Urtarrilaren 19an, 20:00etan Madrilgo Euskal Etxean, 2024ko lehenengo irakurketa saioa egingo du Uxue Apaolazaren eskutik, "Bihurguneko nasa" irakurriz:
"Hamar urte geroago Madrilgo eguzkipean Juan, Josetxo, Fer eta Estebanekin elkartuko da Lur. Elkar barkatzen duen lagunarte bat, elkarbanatutakoaz nork bere kontakizuna gordeko duen arren. Zeru horrexek egiten die aterpe liburu hau osatzen duten bederatzi narrazioei".
"Irakurri eta azaldu urtarrilaren 19an gurekin partekatzera" da interesa izan dezakeen edonori egiten zaion gonbitea. Animatzen?