Olavarriako Udalerriak eta bertako Gizataldeen Batasunak Immigrantearen Astea ospatuko dute igande honetan, irailaren 1ean, musika, dantza eta janari tipikoak barne hartzen dituen egun osoko jardueran.
Olavarriako Gure Etxea Maitea Euskal Etxeak bere stand eta dantza taldeen ikuskizunekin hartuko du parte (dantzariek 14:00etan, 17:00etan eta 19:00etan).
Aldi berean, Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritzako buru den Sara Pagola Aizpiri ordezkariak "Euskadi: abangoardia maite duen antzinako herria" hitzaldia eskainiko du 15:40an. Agenda osoa hemen.