Urtarrilaren 27an, larunbata, Mexiko Hiriko Euskal Etxeak bere Urteko Batzar Nagusia egingo du, besteak beste elkarteko lehendakari berria hautatuz, izan ere egun lehendakari den Julen Ruiz de Azua Euskal Herrira pasatuko baita bizitzera hasi berria dugun urte honetan. Batzarra 18:30etarako deitu da, lehenengo deialdian, eta orduan legezko bazkide kopurua ez balego, 19:00etan ekingo zaio daudenekin.