Otsailaren 22an, larunbata, 18:30ean, Madrilgo Euskal Etxean 'Katalina Eleizegi' Antzerki taldeak "La Kuadrilla" antzezlana estreinatuko du elkartearen egoitzan. Egun honetarako edukiera beteta dago, baina martxoan bigarren emanaldi bat egitea aztertzen ari dira.
Emanaldi hau Madrilgo Euskal Etxeko 'Katalina Eleizegi' Antzerki Taldea taularatzen ari den bigarren lana da. Taldea 16 antzezlek osatzen dute, denak EEko kideak.
Egungo taldeak 2024ko martxoan hasi zuen bere ibilbidea eta urte bereko ekainean "Mikro Blues, Escenas Cotidianas" lana estreinatu zuen Euskal Etxean..
Taldearen izenak, XIX.mendean euskal antzerki modernoaren aitzindari eta erreferente izan zen Katalina Eleizegi antzerkilari donostiarra gogoratu eta omentzen du. Funtzioaren ostean, pintxoak eta ardo bat partekatuko dira EEko egongelan