'Gure Txokoa' Euskal Etxe Azuldarrak Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrenarekin bat egin eta lore eskaintza egingo du herriko Udal Parkean dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean, apirilaren 26an bertan, 16:00etan.
Ondoren, 19:00etan, Euskal Etxearen egoitzan, Ronco 675 helbidean, 'Giza aztarna: Gernikako Bonbardaketa'.dokumentala pantailaratuko da.
"Barkatu bai, ahaztu sekula ez" (Elvira Otaolea, bizirik irten zena)