Urtarrilaren 13an, larunbata, Bruselako Euskal Etxearen deialdia Athletic-Reala derbia dela partida telebistaz ikusi eta egunpasa ederra egiteko elkartearen egoitzan.
"Jatekoa egongo da (tortillak, txorizoa), edatekoa (sagardoa, txakolina, kalimotxoak), giro ona (kantuak eta irrintziak) eta gustuko jendea".
Euskal Etxean, sarrera doan, 18:30etatik aurrera, rue Fernand Bernier 10, Saint Gilles.
Mesedez, konfirmatu izenak eta jende kopurua lehenbailehen, antolaketa hobea gauzatu ahal izateko.