Urtarrilaren 23an, osteguna, 18:00etan, Utah'ko Euskal Etxeak bilera egingo du, urteari ekin eta urteko diru-sarbide nagusia duen Euskal Afari & Dantzaldia (aurten otsailaren 1ean) prestatze lanekin segitzeko. Euskal Etxearen urteko aurrekontuko diru sarrera garrantzitsuena da ekitaldi hau, oso ezaguna eta hainbat jende biltzen duena eta euskalduna ez den jende askoentzat klasiko bat eskualdean urteko sasoi honetan.
Kartela (ingelesez eta euskaraz) eta xehetasunak Utah-ko Euskal Etxearen 2025eko "Basque Dinner & Dance Fundraiser" ekitaldiaz