Urtarrilaren 3an, larunbat iluntzean, Utah-ko Euskal Etxeak antolatutako 40. "Basque Dinner & Dance" izeneko afari eta ekitaldi artistikoa egingo da Salt Laken, barnean zozketak, enkanteak, festelako funtzioak eta dantzaldi publikoa ere biltzen dituen jaia, azken honetan aurten Mercedes Mendive musikariaren erritmoei jarraiki, Nevadatik horretara propio etorria.
Prezioa, 35 dolar pertsona helduko, edo 15 dolar, 12 urtez beheitiko neska-mutikoentzat. Afariko entretenigarri, Utah-ko triskalariak taldeko musikari eta dantzariak arituko dira.
Non: St. Vincent Holy Family Hall (1375 Spring Ln, Salt Lake City, UT 84117). Ateak zabalik, barra irekiarekin, 18:00etan, afaria 19:00etan hasiko da.
Zozketatu edo enkantean ipiniko diren gauzen artean, bat berezia oso: Utahko Euskal Etxeko kide den Asun Bedialauneta AEBko ondarroarrak eskuz egindako ikurriña manta handi bat (ikus beherago). Bideo honetan azaltzen du Asunek ikurriñak beretzat daukan esanahia.