Larunbat honetan, abenduaren 16a, ondorengo ekitaldiak izango dira Madrilgo Euskal Etxean:
- Euskal Etxeko Mendi Elkarteak irteera egingo du Cerro de la Cruz-era, Navarredondan Jaiotza eta Eguberri bazkaria (argibideak eta izen-ematea mendielkarteamadrid@gmail.com helbidean)
- 12: 30etatik aurrera, Olentzero eta Mari Domingiren jaia, haur eta nagusientzat, eta Etxeko Txistulari Taldea partaide. Harrera egingo zaie musika, dantza eta kilikiekin (buruhandiak). Ordu-tartea, 12:30etatik 13:30etara. Argibideak 915 314 593 telefonoan edo adm@eetxea.e.telefonica.net-era idatziz
- Euskal Etxeko Athletic-en Peñako kideek, eta hala nahi duten guztiek segitu ahal izango dute EEko Areto Nagusiko pantaila handian Athletic-Atlético Madrilen arteko partida. 14: 00etatik aurrera. Informazio gehiago 915 314 593 telefonoan edo adm@eetxea.e.telefonica.net-era idatziz