Igande honetan, apirilaren 26an, Viedma eta Patagonesko Euskal Etxeak elkarretaratzea antolatu du Gernikako Bonbardaketa gogoan. 18:00etan, Euskal Etxean.
Dokumental bat proiektatuko da Gernikaz, gogoetari lekua egingo zaio, dantzariak arituko dira, Gernikako Arbola kantatuko da eta jateko eta edateko zerbait eskainiko da. Sarrera libre ta doanik.