Urtarrilaren 27an, larunbata, Chinoko Euskal Etxeak bere 'Bizi Emankorra' saria emango die Mike eta Jeanette (Bicary) Bidart-i, bizitza osoan euskaldunei eta euskal kulturari laguntzen egindako lanagatik. Biak Kalifornian euskaldun sortuak, euskalduntasunak segitzen du heien ondoko bi belaunaldietan. Euskaldun atxiki, eskuzabal eta apalak, zer mereximendu ez dute egin, isil-isilean, euskaldunen eta euskal kulturaren laguntzeko!
Ekitaldian partaide izango da baita ere John O'Hagan, "When the Basques Ruled California" liburuaren egilea. Obra honetan berrogeita hamar urteko tartea aztertzen du Kalifornian, 1784 eta 1834 artekoa, euskaldun asko gailendu ziren garaia, bertako izen nabarmenen artean topatzen ditugula, esaterako, Aguirre, Echevarria, Goicoechea, Lazcano, Iturrigaray...
Sarrera afari eta ekitaldi osora, 25 dolar. Eros hemen zeure txartela agortu aurretik. Zorionak, Mike eta Jeanette!
Jeanette (Bicary) eta Mike Bidart senar-emazte kaliforniar euskaldunak