Larunbat honetan, uztailaren 6an, Comodoro Rivadaviako Euskal Echea elkarteak "Aitzindarien Gaua, munduko zapore eta dantzak" ekitaldian hartuko du parte.
Euskal Etxeak janari tipikoak eskainiko ditu standean; gainera, EEko hiru dantza taldeek parte hartuko dute. 20:00etatik aurrera, Kultur Etxean.