Astelehen honetan, apirilaren 27an, Montevideoko euskal komunitateak 'Recreo Euskal Erria' izeneko gunea inauguratuko du, lehen Euskal Erria elkartearen egoitza zegoen lekuan. Orain Zientzia Fakultatea dago bertan (Avda. Aiguá eta Mataojo). Ekitaldia 12:00tan hasiko da eta Euskal Herriko ordezkariak ere izango dira bertan. Gernikako bonbardaketaren urteurrena ere gogoratuko dute partehartzaileek.