Irailaren 2an, astelehena, Estatu Batuetan Labor Day, goizeko 10:00etatik aurrera 'Euskal Gosaria' Chinoko Centro Basco jatetxean, Chinoko Euskal Piknikaren biharamuneko hitzorduan. Euskal giro eta janari tradizionala, musika zuzenean, kantu inprobisatua, pilota partidak ostatuaren kantxan, taberna zabalik...
Hau izan da Chinoko Euskal Bestetako agitarau osoa:
EGITARAUA
Abuztuak 31, larunbata
- 15:00 Pilota partidak Aphessetche Trinketean, Euskal Herritik etorri pilotariak eta Kaliforniakoan
Irailak 1, igandea
(Brinderson Hall-en, Chino Fairgrounds, 5410 Edison Ave.)
- 11:00etan Euskal Meza Aita Antton Egiguren emaile, Chinoko klika, dantzariekin, Besta Berri eginez
- 13:30etan BBQ bazkaria, arkumea eta oilaskoa
- 15:30etan Klika and dantza taldeen emanaldiak
- 18:00etan Lukainka sandwitxak
- 20:00etan Dantzaldia Jean Louis Bergara & Beñat Chaubadindeguy-ren musikarekin
- 21:00etan Zozketak, ondoren dantzaldiarekin segitzeko
(programa Chino Basque Club-en webgunean, hemen)
Irailak 2, astelehena
- Goizetik hasita eta arratsaldera arte, euskal komunitatearen elkarretaratzea Centro Basco ostatuan, esan nahi baita euskal brunch edo gosari/bazkari tradizionala, musika, kantu, dantza, pilota partidak bertako kantxan eta giro ederrarekin