Iraularen 8an, Euskal Diasporaren Egunean, eguerdiko 12etan, Imanol Pradales lehendakaria, lehendakaria urtero egiten den legez, Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldi instituzionaleko buru izango da, aurten Oñatin, bere gobernuko sailburu batzuk ere bertaraturik, Oñati bertako eta Gipuzkoako eta gainerako lurraldeetako ordezkari instituzionalak lagun. Larraña eraikinean (Larraña 16. Oñati). Lehendakaria bildutakoei eta Diasporako lagun guztiei zuzenduko zaie eskainiko duen hitzaldian.
Ekitaldia Kepa Errasti aktoreak gidatuko du eta, alderdi artistikoan, partaide izango ditu: Aita Madina txistulari taldea, Oñatiko Musika Banda, Harrobi dantza bertikala, Xup gazte taldea, Trikitrixa taldea, Oñatz dantza taldea, Ganbara abesbatza, Oñati abesbatza, Swingvergueza taldea, Aloña Mendi saskibaloi taldea eta bertsolariak. Igandean bertan, bertaratzen direnek "1974-2024, Abentura bat baino askoz gehiago" izenburua daraman erakusketa ikusi ahal izango dute eta Jaurlaritzak prestatu duen programako ikuskizunak eta emanaldiak ere.
Igandea, izan ere, egun berezia oso izango da Oñatin. Bisitari asko etorriko dira, horien arte andana polit bat Estatu Batuetatik, 50 urte betetzen baitira lehenengo espedizio bat etorri zenetik Oñatira bertan ikasturtea eman eta Euskal Herrian eta bertako kulturan murgiltzeko. Urte hartan eta ondokoetan egondako euskal estatubatuarretako talde bat, partaide izango da, protagonistetako batzuk seme-alaba edota bilobekin etorriak. Lagun xahar hauentzat sorpresak prestatu dira, momentu hunkigarriekin egunotan.