Irailaren 8an, igandea, Euskal Diasporaren Eguna ospatuko du Seattle Euskal Etxeak bere Udako Piknikarekin batera. "A Taste of the Basque Country".
Hona egitaraua:
- 13:00 Musa eta sagardo, txorizo eta piper dastaketak. Euskal musika
- 14:00 Ongietorri ofiziala eta bilera, ipuinak eta patata-tortilla sariak
- 15:00 Arkume errea eta bazkari partekatua
- 16:00 Euskal musika, zaku-lasterketak; garagardoa eta ardoa
- 19:00. Amaiera
Informazio gehiago eta erreserbak esteka honetan.