Ostiral honetan, University of Wales Trinity Saint David unibertsitatean, Etxepare Euskal Institutuak duen Alan R. King Katedraren baitan, egonaldi akademikoa egiteko deialdian izena emateko epea bukatuko da. Hautatutako irakasle edo ikerlariak sei aste igaroko ditu Galesko Aberystwyth herrian kokatuta dagoen Centre for Advanced Welsh and Celtic Studies (CAWCS) zentroan, euskal soziolinguistikari buruzko jarduera akademikoak eta ikerketa jarduerak burutzen.