Ekainaren 14an, ostirala, 19:30etan Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak "Esperientziak Euskal Herrian" izeneko hitzaldia antolatu du. Ekitaldian Paula Zuluaga gaztemundulariak eta Eneka Cordoba irakasleak parte hartuko dute, Euskal Herrian bizi izan dituzten ikaskuntzei eta bizipenei buruz hitz egingo dute, Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gaztemundu eta Euskara Munduan programetan parte hartu izan dute eta. Erakundearen egoitzan, Alsina 446.