Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena ospatzen den honetan, kontzertua antolatu dute larunbat honetarako, apirilaren 28a, Berlingo euskal etxearen eskutik. Ekitaldiei amaiera emateko Esne Beltza eta La calzada de los Muertos taldeak arituko dira eta ondoren, Lucha Amada DJ-kolektibokoak gau guztian zehar.
Ekitaldia Clash aretoan izango da 21:00etatik aurrera.