euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Erakusketa birtuala Trujilloko Euskal Etxeak Cuscokoarekin, Euskal Diasporaren Eguna kari

2024/09/07

Non: Trujillo, Peru

Bigarren eguna: irailaren 7an, larunbata, 8etatik aurrera erakusketa birtuala Trujilloko Euskal Etxeak Cuscokoarekin lankide, Diaspora Graduondoko Ikastaroa egiten ari direnekin eta Diasporako hainbat lekutatik partaide sartuko direnekin, Euskal Diasporaren Egunaren karietara antolatutako hiru eguneko programaren baitan.

Zabalik euskaldun eta euskaltzaleei eta interesa izan dezakeen edonori Trujillon, Perun edo munduko beste edozein lekutatik online sartuta.

Topaketa Zoom bidez egingo da, irailaren 7an, larunbata.
Ordua: 08:00 (Peru), 09:00 (NY), 11:00 (Argentina), 15:00 (EH)
Zoom bidez, hemen sartu
Bileraren IDa: 835 7528 625
Sarbide kodea: 580793

Elkarretaratzeko egitaraua:

  • 08.00-08.05 Agurra eta Ongi etorria
  • 08.05-08.25 "Inken astronomia misteriotsua", Valentino Gamarra CEE
  • 08.25-09.00 "Euskaltasunetik Andeetako kulturaren supraegiturarara", Fernando Elorrieta Salazar CEE
  • 09.00-09.45 "Kultura artekotasuna globalizatutako mundu batean zubiak eraikitzen – Diplomazia Publikoko Agentea", Joseba Arregi Orue EHU
  • 09.45-10.30 Solas egite irekia

HIZLARIAK

Fernando E. Elorrieta Salazar
Enpresa eta Turismo Administratzailea. Turismoaren Kudeaketan Magisterra. Historialaria. Cusco hiriko Túpac Amaru eta Khipu goi-mailako institutuetan irakasle ohia. Cusco Andina Unibertsitateko Zientzia eta Humanitate Fakultatean Graduondoko irakasle ohia. Pacaritanpu Hatha Elkarteko zuzendaria. Argitaratutako lanen artean daude: La Gran Pirámide de Pacaritanpu, Entes y Campos de Poder en los Andes eta Visión Andina de Machupicchu.

Valentino Gamarra
Ingeniari zibila, Universidad Alas Peruanas-eko Ingeniaritza eta Arkitektura Fakultatean. Fisika Teorikoan graduatua, Universidad Nacional de Trujillo-ko Zientzia Fisiko eta Matematikoen Fakultatean.

Joseba I. Arregi Orue
Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetan Doktorea. Kazetaritzan eta Nazioarteko Ikasketetan Masterra. Iowa Unibertsitatean (AEB) Third World Development Support Masterra. UPV/EHUko Gizarte Zientzien Didaktika Sailean irakaslea.



« Iraila 2024 »
 
 
 
 
 
 
3
17
19
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia