Ostegun honetan, urtarrilaren 30ean, entsegu irekia egingo da Madrilgo Euskal Etxean, datorren asteko asteartean, otsailaren 4an, Agate Deuna edo Santa Ageda bezpera ospatzeko aterako den kantu-taldean, ohiko koplak kantatzeko. Madrilgo Euskal Etxeak bat egiten du honela, Euskal Herrian etxerik etxe koplok kantatuz eta makilekin lurra joz hainbat herritan ohikoa den tradizioarekin. Partaide izango dira Euskal Etxeko Orfeoia eta txistulariak.
Entsegua, ostegunean, 20:00-20:30etan, Euskal Etxeko laugarren solairuan. Animatu eta etorri!