Liburu adierazgarria aurkeztuko dute Alduden 2024ko ekainaren 26an, asteazkenez, 17:00etan. Herriko seme Piarre Erramouspé-ren bizitza biltzen duen "Ene bizipen, pertsu ta kantuak" - Piarre Erramouspé (1927-2019).
Zalantzarik ez dugu ederra izango dela Piarre Erramouspéren biziaren lekukotasuna ematen duen liburu hau, Mikel bere semeak plazerez eta ahaleginez bildua eta osatua.
Alduderi eta Euskal Herriari lotu pertsona izan zen Piarre, kulturari atxikia, boz ederrekoa, kantuzalea, pertsuzale eta pertsugilea, gaztetan Ameriketara Wyoming-eko lurretara urte batzuetan artzain joana eta itzulia, Alduden ezkondu eta familia bertan atxiki sortu eta hazi ahal hazteko.
Seme Mikelek urte askoz ere berantago aitarekin AEBra kamera eskuetan bidaiatu eta dokumentala egin zuen aitak gaztetan ezagutu zituen lekuak eta jendeak aurkezturik, ("Sorlekua utziz geroz", 1999).
Eta orain bere bizi osoari buruzko liburua!
Mila esker, Piarre! Mila esker, Mikel!
PIarre Erramouspé