Elkoko Institutuak urteroko "Diamond Dinner"en laugarren ediziorako deia egin du. Martxoaren 23an, larunbata, egingo da Elkoko Euskal Etxearen instalazioetan. Afaria bertako Ogi Basque Deli & Restaurant-ek zerbitzatuko du honako menuarekin: paella, entsaladak eta etxeko ardoa, zozketa oparitsu batean parte hartzeko aukera barne. Afariaren ondotik, festa. Informazio gehiago edo txartelak nahi izanez gero idatzi Jeremy Etchemendy-ri jetchemendy@ecsdnv.net helbidean.