Koldo Chamorroren (Gasteiz, 1949- Iruñea, 2009) argazki erakusketa ekainaren 30era arte Budapesteko Cervantes Institutuan (Vörösmarty utca 32,1064 Budapest). Apirilaren 27an inauguratua izan ondoren, egunero bisita daiteke, sarrera libre. Erakusketako komisarioa, Oihane Chamorro.
Koldo Chamorroren 56 argazki biltzen ditu, 1974tik 2000 arte ateratakoak, 'El Santo Christo Ibérico' izenpean Iberiar Penintsulan emandako erlijio agerraldi eta liturgien adierazpenak, eta gurutze kristauaren presentziaz paisaje sozialetan.