Ostiral honetan, irailaren 30a, azken eguna da Beti Aurrera Euskal Etxeak eta SADEk (Sociedad Argentina de Escritores Chivilcoy) antolatutako "El árbol de Guernica" lehiaketa poetikoan parte hartzeko. Lanak, Gernikako arbolarekin lotutakoak (Historia-Euskal Aberria), orri batekoak gehienez, Alfonsina Storni aretora bidali beharko dira, Brandsen eta Pirán kaleen artean, izengoitidun gutun-azal handi batean. Barruan (gutunazal txikian), datu pertsonalak: izen-abizenak, NAN, helbidea, obraren izenburua, ezizena, posta elektronikoa eta telefonoa. Bestela, emailez edicionesmacle@hotmail.com / centrovascochivilcoy@yahoo.com.ar helbideetara.
Chivilcoy-ko Beti Aurrera Euskal Etxea - Centro Vasco Beti Aurrera de Chivilcoy
Facebook: https://www.facebook.com/vascoschivilcoy
Instagram: https://instagram.com/centrovascochivilcoy