Boiseko Sacred Oak Tree Project delako ekimena antolatzaile, azaroaren 4an, larunbata, 16:30etan, aurten Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena dela-eta, monumentu bizidun bat inauguratuko da hiriko Kristen Armstrong Municipal Parken. Programako parte, bertako euskaldunen apez den aita Antton Egigurenek egingo duen bedeinkapena, Oinkari Basque Dancers euskal dantzarien dantzak, eta musikari eta kantarien partaidetza, herria osorik eta euskaldunak bereziki gonbidaturik daudela. Parte hartuko dutenen artean, hiriko hautetsiak, euskal komunitateko kide eta buruzagiak eta Bonbardaketako lekuko izan ziren herritarrak eta euren ondorengoak.
Ondoren, Boiseko Euskal Etxean sasoi honetan urtean behin egiten den motzila Afaria egingo da 18:00etatik 21:00etara.
(NABOko Astero bulletinean agertua)