euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Eider Rodriguez eta Elvira Liceaga idazleak Diego Rebasarekin solaskide Queretaro Hay Festivalen

2023/09/08

Non: Queretaro, Mexiko

Irailaren 7 eta 8an, osteguna eta ostirala, Eider Rodriguez euskal idazleak bere lehenengo eleberriaz, ‘Eraikuntzarako materiala’ (2021), hitz egingo du Queretaro Hay Festival-en. Etxepare Euskal Institutua tarteko. Lan honek autofikzio-ezaugarri nabarmenak ditu, eta bere aitaren alkoholismoaren orbainak daramatzan haurtzaro eta familia-bizitza baten istorioa kontatzen du. Istorio honek gurasoen eta seme-alaben arteko harreman zailak jorratzen ditu, eta literaturak oroimenaren eta nortasunaren berreraikuntzan duen funtzioa ilustratzen du. 

Gaur egun, Eider Rodriguez irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta "Eta handik gutxira gaur" (2004), "Haragia" (2007), "Katu jendea" (2010) eta "Bihotz handiegia" (2017) kontakizun liburuen egilea da.

Hay Festival irabazi-asmorik gabeko erakundea da, duela 37 urte sortu zen Erresuma Batuan eta hainbat herrialdetan du presentzia, kultura herritar guztientzat eskuragarri egiteko helburuarekin. Literatura, pentsamendua, ideiak eta pertsonen arteko trukea sustatzeko jaialdi inklusiboak sortzen dituzte publiko guztientzat. 

Querétaroko (Mexiko) Hay Festival jaialdiaren zortzigarren edizioa 2023ko irailaren 7tik 10era egingo da. Jaialdi honek nazioarteko, nazioko eta tokiko talentua uztartzen duten ekitaldien programa bat du. Elkarreragin eta parte hartu nahi duen publiko zabalarentzat pentsatuak dauden eta hiriarekin lotuta dauden hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta proiekzioak barne hartzen ditu.

Eider Rodriguez Sara Escamillarekin elkarrizketan
Irailak 7 (osteguna) / 17.00 
UAQ, explanada de Rectoría, Auditorio Fernando Díaz Ramírez 

Eider Rodriguez eta Elvira Liceaga elkarrizketan Diego Rabasarekin
Irailak 8 (ostirala) / 17.00 Eider Rodriguez euskalduna, Elvira Liceaga mexikarra
Museo de la Ciudad (Hay Festival espazioa) 

informazio gehiago



« Urria 2024 »
 
9
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia