Apirilaren 28an, ostirala, ‘Euskal Herria eta Estatu eta/edo Nazioaren arteko dimentsio ezberdinetako harremanak’ jardunaldien baitan lau hitzaldi eskainiko dituzte Euskaltzaleak-eko lau ordezkarik:
-‘Gernika, Bonbardaketaren 80. Urteurrena’ (Teresa de Zavaleta)
-‘Hizkuntza Politika eta nazioaren mugen zabalpena ‘hiztun’ kontzeptuaren ikuspuntutik’ (Sabrina Otegui)
-‘Euskal artistak prentsa argentinarrean, Mendeurreneko Nazioarteko Erakusketaren ostean: Zubiaurre anaiak’ (Alfonsina Leranoz)
-‘Etxea: aldaketak eta jarraitasunak odol-lurraldearen harreman politikoan’ (Julieta Gaztañaga)
Hitzordua arratsaldeko 5etan da, Buenos Airesko Unibertsitateko Filosofia eta Letrak Fakultatean, Puan kaleko 480. zenbakian, 148. ikasgelan, 1. solairuan. Asistentzia agiriak banatuko dira.