Ohi duenez, Valentziako Euskal Etxeak gogor eutsi die oraingoan ere Korrikarekiko atxikimendua gauzatu eta programa osoa bat antolatzeko lanei, bere kide eta lagunei aukera ematearren egun goxo bat pasatzeko, giro paregabean euren sostengau adierazten diotela euskarari eta helduen euskal irakaskuntzari. Era askotako ekintzak antolatu ditu eta Korrika lasterketaz gain, pintxopotea, herri jolasak, bazkaria (ezinbestekoa aldez aurretiko erreserba) eta kontzertuak ere egongo dira. Goiseko 11:30etatik aurrera, erdigunea Laurak Baten egoitza izanik. Tipi-tapa!
Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea
-Webgunea: https://euskaletxeavalencia.com
-Facebook: www.facebook.com/euskaletxeavalencia