Otsailaren 15ean, osteguna, egunotan Mexikon biran den Nafarroako pilotari taldeak erakustaldia eskainiko du Mexiko hiriburuko Euskal Etxean, 19:00etan. Partaide dira: Oinatz Bengoetxea, Miguel Roldán, Eneko Yoldi, Fermin Arribillaga, Iker Tainta eta Aitor Alduntzin. Ez galdu aukera!