Necocheako Euzko Etxeak bat egingo du igande honetan, martxoaren 31ean, Aberri Eguneko ospakizunekin. Eguerdiz izango da, 12:00etan. Gernikako Arbolaren aurrean lore eskaintza eta omenaldia egin eta geroago txikiteoa egingo dute Euzko Etxeko Txoko-txikian.