Igande honetan, abenduaren 8an, 'Eguberriko Azoka' (sic), Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeak antolatua bertako hainbat euskal eta ez-euskal elkarte, merkatari eta egileekin, bere hirugarren edizioan. Goizeko 11:00etatik 16:00etara pasa zaitezke Basque Block-etik zeure Gabonetako erosketak egiteko, aldi berean Boiseko Gazteak, Txantxangorriak eta Biotzetik euskal abesbatzaren emanaldiez gozatuz, Euskal Museoari laguntzeko egitarau oso baten barruan. Dastagai, besteak beste, txokolatea eta txurroak, txorizo taloa, gaztain erreak eta kutixia gehiago.