Abenduaren 6an, 19:30ean, Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara Dylan Inglis (Devon, Ingalaterra, 1998) gazte ingeles euskaldunak proposamen eta gonbite interesgarria egiten du, Berlingo Euskal Etxea eta Etxepare Institutuko irakurletza antolatzaile. Tailerra, "Linguistic relic or recent invention? Experience and debate around Basque dialect and standard" izenburupean. Zizka-mizkak eta txakolina lagun.
Helbidea: Freie Universität Berlin (Raum KL 29/239), Habelschwerdter Allee 45, Berlin.
Hona gonbidapena:
"Abenduaren hasieran euskararen gosez Alemanian? Euskararen Egunaren harira bi atelier emanen dut, batean (abenduaren 10ean) euskararen aldaerak, estandarizazioa eta horiei loturiko auzi sozialak landuz, eta bertzean (abenduaren 6an) zuberotarra euskalkian barnatuz, bai eta kanturik ere ikasiko dugu. Tziauste saldoan!"