Irailaren 14an, larunbata, 19:00etan, Bruselako Euskal Etxean, Diasporaren Egunaren ospatzeko ekitaldi eta afaria sagardotegiko menuarekin (txuletak, tortilla eta sagardoa kupeletik). Endika Basaguren eta Amaia Hormaetxearen "Txiplitxaplapum Amerikatik" eta "Euskara Sukaldatzen" dokumentalak pantailaratuko dira eta Argiarteko ikasleek euskararen esanahiari buruz egindako ilustrazioen erakustaldia. Sarrerak 30 € (25 € kideentzat)