Urtarrilaren 7ra arte dago zabalik Miarritzeko Producers Meet Producers saiorako deia, Fipadoc Miarritzeko Zinema Dokumentalen Nazioarteko Zinemaldiafen baitan.
Miarritzeko Nazioarteko Zinema Dokumentalaren Jaialdiak, Producers Meet Producers saioak egingo ditu bere "Industry Days" atal profesionalaren barruan, urtarrilaren 27tik 30era bitartean. Producers Meet Producers saioak Europa mailan profesionalen arteko nazioarteko koprodukzioa eta sareko lana errazteko diseinatuta daude. Hiru saio bereizi ditu, eta bakoitza Europako lurralde ezberdin bati begira dago antolatuta. Hona eskualdeak: Espainia, Balkanak eta Visegrad Taldea (Polonia, Hungaria, Txekiar Errepublika eta Eslovakia). Esperientziadun hiru "matchmaker" gidari, saio bakoitzak Frantziako ekoizle talde bat, eta gonbidatutako eskualdeetako ekoizleak lotuko ditu. Saio bakoitza ingelesez egingo da, bi zatitan banatuta: parte-hartzaile bakoitzaren eta bere ekoiztetxearen aurkezpen laburra (pitch formatua jarraituz), eta ondoren banakako bilerak (speed dating formatua jarraituz). Parte-hartzaileen hautaketa beren profilaren eta Europa mailan koprodukziorako duten anbizioaren arabera egingo da.
Baldintzak
- Gonbidatutako 3 lurraldeetako dokumental ekoizlea izatea, esan nahi baita Balkanetako, Espainiako estatuko edo Visegrad Taldekoa
- Garapen unean dagoen sormen-dokumental bat garatzen eukitzea, nazioarteko koprodukziorako potentzialarekin, hain zuzen ere Frantziarekin koproduzitzeko aukera sortzekotan
- Akreditazio profesional bat lortzeko konpromisoa hartu eta fisikoki Miarritzen parte hartzea 2025eko FIPADOC Industry Days-en (urtarrilak 27-30)
Gehienez bi proiekturekin agertzeko aukera emango da.
Garrantzitsua: eskaerak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 7an amaituko da