Igande honetan, apirilaren 26ean, Denak Bat Euskal Etxeak Gernikako bonbardaketaren 72. urteurrena gogoratuko du, Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean egingo den ekitaldiarekin. Ohorezko guardia egongo da eta lore eskaintza egingo da, 'Gernikako Arbola' kantatuz (Canal 8-Plaza San Martín-en parean).