Ostiral honetan, urriaren 25ean 19:00etan, Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxaren egoitzan "Cristóbal Balenciaga" telesaileko azken bi kapituluak proiektatuko dira, Disney+ ezkoizle; zuzendari Jon Garaño, Lourdes Iglesias, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga; eta Alberto San Juan euskal jostun enblematikoaren paperean.
Bi egun geroago, urriaren 27an, igandean, segitu egingo du Euskal Zine Zikloak ordu berean, 19:00etan, kasu honetan "No mires a los ojos" (2022) Juan José Millás-en "Desde la sombra" eleberriaren egokitzapenarekin. Félix Viscarret zuzendari iruindarra arduratu da Millásen eleberria zinemara ekartzeaz, protagonista dituela besteak beste Paco León, Leonor Watling, Diego Botto eta Susana Abaitua.
Euskal Etxearen egoitzan, Ronco kaleko (lehan Alvear zena) 675ean. Sarrerak, 2000 $.