Ekainaren 23an, igandea, Chino Basque Clubek hileroko ohiko bazkaria egingo du Euskal Etxearen egoitzan, kasu honetan bere Beka Fondoaren alde.
Ateak 12etan zabalduko dira, zintzurra bustitzeko aukerarekin, bazkaria berez 13etan abiatzeko. Ateratzen den dirua Euskal Etxearen Beka Fondora joango da.
Txartelen prezioa, 100 dolar bi pertsonako. Hemen eros ditzakezu. Erosteko azken eguna, bazkariaren aurreko ostirala, bertako 18etan.