Valparaísoko Udal Arte Galerian (Condell kaleko 150 zenbakian), abuztuaren 26an ireki zen "Diario de a bordo. Cartografía interna" izenpean Cecilia Zabaleta artistaren erakusketa berezi hau.
Erakusketa osatzeko, 1939ko irailaren 2an Valparaisoko portura Espainiako gerra zibiletik ihesean zetozen bi milatik gora errefuxiatu zekarren Winnipeg ontziko egunkarien artxibo-dokumentuak erabili ditu artistak, teknika mistoak baliatuz.
Irailaren 7ra arte egongo da zabalik Udal Arte Galerian. Intxorta 1937 Euskal Elkartearen eskutik, Eusko Jaurlaritza, Gogora eta Espainiako Enbaxada eta erakundeak laguntzaile, baita Txileko Unibertsitatea eta Valaparaisoko erakundeak ere.