Igande honetan, irailaren 1ean, Utah bertako (AEB) euskal margolari eta artista den Carolina Barajasek bere lanak erakutsi eta salgai izango ditu Salt Lake Cityko The Bazaar igande merkatuan. Talentu ukaezineko artista izateaz gain, Carina (Flesher) Barajasek harro sentitu eta daramatza Euskal Herrian Ezterenzubiraino (Nafarroa Beherean) heltzen diren bere amatxiren euskal erroak, eta Utahko Triskalariak taldeko dantzaria da, eta bere familia osoarekin batera, Salt Lake-eko Basque Club of Utah, euskal etxeko kide engaiatua da. Ikus irudian euskal artistaren irail osoko hitzorduak.