General Rodriguezko Eusko Aterpea Eusko Etxeak eta 'Euskaldunen Hitza' Euskara Taldeak luzatzen dute gonbitea.
Apiilaren 28an, larunbata, 16:00etan omen-ekitaldia Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean, Gral Martin Rodriguez Plana Nagusian, Juan XXIII kalearen parean.
Ondoren, itzulera Euskal Etxera (Mitre 370) eta ekitaldia Gernikako Bonbardaketa aipatuz. Segidan, irakasleek 2018ko Euskara eta Euskal Kultura tailerra aurkeztuko dute.
Horrekin batera, mate-hartzea, kafea eta argentinar janari tipikoak.