Euzko Etxea Euskal Etxeak, La Platako Unibertsitateko Gogoetarako Euskal Katedra Askeak eta Dardo Rocha Pasalekuak oroipen ekitaldia antolatu du ostegun honetan, irailaren 14an, Gernikako Bonbardaketaren 80. Urteurrena gogoan.
‘Gernika: iruditik soinura’ izenpean bi hitzaldi eta kontzertu bat eskainiko dira:
- “Lan piktorikoaren sarrera” José Saldias museologoa hizlari
- “Lan musikalaren sarrera” Maximo Pujol konpositorea hizlari
- La Platako Unibertsitateko Hari Laukotearen kontzertua
Ekitaldia Dardo Rocha Pasalekuko Auditoriumean izango da (50. kalean, 571. zenbakian), arratsaldeko 19:30etan, Ignacio Esquirozen ekoizpenarekin.