Uztailaren 15ean, astelehena, 20:00etan (Argentinako ordua) argibideak emateko bilkura bat egingo da, Zoom bidez, datorren irailerako Argentinatik Euskal Herrira bidaiatu eta bertako bazterrak Mariana Dominé Irigoyen euskal-argentinar aditua gidari dela ezagutzeko prestatzen ari diren bidaiari buruz. Interesa izan badezakezu, aski duzu esteka eskatzea bertaratzeko emailez (mdomine2013@gmail.com) edo whatsappez (2478 49-8361). Ezagutu zein den euren proposamena eta ondoren erabaki.