Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko elkarrekin antolatu dituzte ekitaldiak Berlingo Euskal Etxeak eta Berlingo Freie Universitat-eko Etxepare Euskal Institutuko irakurle Roberto Dagninok.
Abenduaren 1ean, ostirala, Milchbar-en (Manteuffelstraße 41, 10997 Berlin), "Garazi eta Sala" bikote akustiko arrasatearraren kontzertuan parte hartzera gonbidatzen dute.
Kontzertuaren aurretik topaketa bat egingo da bertan eta zintzurra busti eta mokadu bat hartzeko aukera iragartzen dute.