Bide Ertzean aspaldi ari da, astiro baina beti ari da. Ez du sekula sprintik jo, ez du erritmo aldaketa bortitzik egin, ez da zabuka ibili, tarteka beharrezko atsedenaldiak hartu ditu, baina dagoeneko hamabi urte igaro dira taldea sortu zenetik eta zortzi disko kaleratu ditu. Bide Ertzeanen musikaren ezaugarri nagusiak sendoak dira: kantuen egituren soiltasuna, moldaketa dotorez janzteko kezka, melodiaren garrantzia hitzak zaintzeko ardura. Errepikapenean erori gabe giroak eta estiloa aldatu egiten dira kantu batetik bestera: country-pop dotorea, folk kutsuko pieza biluziak , vals-ak eta pop kantuak nahastu egiten dira hain ondo egiten dituen tenpo ertaineko kantuetan, soinu akustikoa elektrikoari gailenduz. Neguko disko batekin – Don Inorrez- itzuli da Bide Ertzean, negukoa baina ez hotza, bihotz bakarti, ausentzia eta igande arratsaldeei buruzko kantuez osatua. Egun, Euskal Herrian dagoen pop talderik sendoena.
EH Sona itxiko duen kontzertua hau Euskal Etxean izango da arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 3 euro balio du kontsumizioarekin (bazkideak doan).
Bide Ertzean-en myspacea: http://www.myspace.com/bidertzean