Azaroaren 25ean, larunbata, Madrilgo Euskal Etxeak eta Madrilgo Casa Asturiana-k senidetze bazkaria antolatu dute elkarrekin. Lekua: Villaviciosa de Odón, Cam. de la Zarzuela s/n helbideko finkan. Prezioa 25 €, Asturiasko sagardoz eta txistorraz hornitua.
Bazkariaren aurretik Euskal Etxeko dantza eta txistu taldeen eta Asturiasko gaiteroen emanaldia. Plater nagusa, fabes con almejas. Interesatuek azaroaren 17a baino lehen egin erreserba Euskal Etxeko Administrazioan.