Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak 41 urte bete ditu eta larunbat honetan, uztailaren 6an, ospatuko du, bere egoitza zabalean 150 bazkide eta adiskide bilduz —txartelak dagoeneko erreserbatuak— gau eder eder batean, oroitzapenak eta emozioak lagun, adierazi dute euskal etxetik bertatik.
Euskal Etxeko Euskal Dantza Taldeak bere dantzetako batzuen emanaldia eskainiko du gauean zehar.
Eta Chivilcoy bertako kantari eta musikari handia den Jorge Zuninok bazterrak alaituko ditu bere kantu eta doinuekin, entzun bakarrik nahi dutenenentzat, baina baita ere bereziki dantzatzea gustuko dutenentzat, Beti Aurreratik azpimarratu dutenez.