Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazlea gonbidatu dute Helsinkiko Unibertsitatera, bertan Etxepare Euskal Institutuak duen irakurlearen bitartez, bertsolaritzaren eta literaturaren arteko solasaldi bat gidatu dezan, martxoaren 25ean egingo dena. Lantegi/aurkezpen formatuan diseinatutako saioa gaztelera graduko ikasle eta hizkuntza erromanikoen departamentuko irakasle eta ikerlariei zuzenduko zaie. Helburua da idazketaren eta bertsolaritzaren arteko harremana eta sorkuntza eta hizkuntzaren arteko erlazioa lantzea, garrantzia berezia emanez bertsolaritzak euskal kulturan duen lekuari, azaldu du Etxepare Euskal Institutuak.