Ekainak 24an, astelehena, Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia egingo du enlkartearen egoitzan (San Jose 1168), 16:00etan lehen deialdian, 19:00etan bigarrenean.
Elkarteko Zuzendaritza Batzordea bazkideei zuzendu zaie esanez: "Zuetako bakoitzaren parte hartzea oso garrantzitsua da gure erakunde maite eta mende bat baino zaharragoa den hau dagoen lekutik suspertzeko".
Bileran, besteak beste, aurreko batzar-agiria eta 2023-2024ko txostena irakurri, eztabaidatu eta, hala badagokio, onartuko dira, gauza bera epe bereko kontuekin eta agintari berrien hautaketa egingo da.