20 urtez, BEOk euskal filmak hurbilarazi dizkie San Frantziskoko zinemazaleei. Urteurrena ospatzeko, erakundeak "Cinco Lobitos" filma proiektatuko du eta saio hauei lotutako Pedro J. Oiarzabal historialari eta ikertzailea izango du gonbidatu.
Jarduera maiatzaren 18an, larunbata, egingo du goizeko 10:30etan. kasu honetan San Frantziskoko Landmark Opera Plaza Cinema antzokian. (601 Van Ness Ave.) Informazio gehiago esteka honetan.